You are here:
WorldLII >>
Databases >>
Public Rights Licences >>
2005 >>
[2005] PubRL 107
[Database Search]
[Name Search]
[Recent Documents]
[Noteup]
[Download]
[Help]
Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs 2.5 (Spain-Basque) [2005] PubRL 107 (1 June 2005)
Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs
Version: 2.5
Copyright: No
URL: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/2.5/es/legalcode.eu
Type: Content
Media: Generic
Country: Spain
Licence text
CREATIVE COMMONS CORPORATION EZ DA LEGELARI BULEGO BAT ETA EZ DU
LEGE-ZERBITZURIK ESKAINTZEN. BAIMEN HAU BANATZEAK EZ DU LEGELARI/BEZERO
HARREMANIK SORTZEN. CREATIVE COMMONS-EK INFORMAZIO HAU DAGOEN-DAGOEN ESKAINTZEN
DU. CREATIVE COMMONS-EK EZ DU BERMERIK ESKAINTZEN
EMANDAKO INFORMAZIOAZ, ETA EZ
DU ERANTZUKIZUNIK HARTZEN HURA ERABILITA SOR DAITEZKEEN KALTEEN GAINEAN.
Baimena
LANA (AURRERAGO DAGO DEFINIZIOA) CREATIVE COMMONS-EN BAIMEN PUBLIKO
(«BAIMENA») HONEN BALDINTZAPEAN ESKAINTZEN DA. LANA
ESPAINIAKO JABETZA
INTELEKTUALAREN LEGEAREN ETA EZARGARRI DIREN GAINERAKO ARAUEN BABESEAN DAGO.
DEBEKATURIK DAGO LAN HAU ERABILTZEA
BAIMEN HONETAN ONETSITAKOAZ EDOTA JABETZA
INTELEKTUALAREN LEGEETAN XEDATUTAKOAZ KANPOKO BESTE EZERTARAKO.
LANAREN GAINEKO EDOZEIN ESKUBIDE ERABILIZ GERO, BAIMEN HONEN MUGAK ETA
BETEBEHARRAK ONARTZEN ETA BAIESTEN DITUZU. BAIMENDUNAK BAIMEN
HONEN MENDE DIREN
ESKUBIDEAK LAGATZEN DIZKIZU, ZUK BALDINTZA ETA BETEBEHAR HAUEK ONARTZEN
BADITUZU.
1. Definizioak
- "Lana"
da baimen honen baldintzapean eskaintzen den literatur, arte edo zientzia
sorkaria.
- "Egilea"
da lana sortu duen pertsona edo erakundea.
- "Elkarrekiko
lantzat" hartuko dira hurrengo atalen batean sar daitezkeen lanak:
- "Lankidetzako
lana" edo egile anitzen lankidetzak sortutako baterako emaitza.
- "Taldean
egindako lana" da pertsona natural edo juridiko baten ekimenez eta
koordinazioz sortutako lana, hark argitaratu eta banatzen duena bere izenean,
baina egile askoren ekarpenen baturak osatzen duena, bakoitzak hartarako
berariaz landutako ekarpena sorkari bakar eta autonomo batean
elkarturik, eta
ezinezkoa denean egile bakoitzari lan osoaren gaineko eskubiderik bereiz
leporatzerik.
- "Lan
elkartu eta lokabea": da lehendik dagoen lan bat berean eransten duena, lan
horren egilearen lankidetzarik gabe.
- "Lan
eratorritzat" joko dira lan jakin batean edota lan horretan nahiz aurreko
beste batzuetan oinarritutakoak, hala nola: itzulpenak eta egokitzapenak;
berrikuspenak, eguneratzeak eta oharpenak; bildumak, laburpenak eta aterakinak;
musika moldaketak eta, orobat, literatur, arte edo
zientzia lan baten eraldaketa
oro, non eta emaitza ez den taldean egindako lana, kasu horretan ez baita lan
eratorritzat hartuko
baimen honen ondorioetarako. Zalantzarik egon ez dadin,
lana baldin bada musika konposizioa eta soinu grabaketa, lan hori mugimenduzko
irudiekin denboraz sinkronizatzea lan eratorritzat joko da baimen honen
ondorioetarako.
- "Ikus-entzunezko
lantzat" hartuko dira elkartutako irudi sail baten bidez adierazitako
sorkariak, sinkronizatuak izan ala ez, baita musika konposizioak ere,
batik bat
proiektagailuz edota irudia zein soinua jendaurrean hedatzeko beste edozein
bitartekoz erakutsiko direnak, lanaren euskarri
materialaren izatasuna dena
delakoa izanik ere.
- "Baimenduna"
da lana baimen honen baldintzapean eskaintzen duen pertsona edo erakundea eta
lanaren ustiapen-eskubideak lagatzen dituena hemen
xedatutakoaren arabera.
- "Zu"
zara baimen honen bitartez lagatako eskubideak erabiltzen dituen pertsona edo
erakundea eta aurrez lanari buruz baimenaren baldintzak
urratu ez dituena, edota
baimendunaren berariazko onespena jaso duena baimen honen bitartez lagatako
eskubideak erabiltzeko, nahiz
aurretik urraketa egina izan.
- Lanaren
"eraldatzea" da itzultzea, egokitzea edota forma beste edonola aldatzea,
nondik sortzen baita beste lan berri bat. Datu base bat denean, aurrerago
definituko den gisan, eraldaketatzat hartuko da datu basea berrantolatzea. Lan
baten eraldaketa bidez gauzatzen den sorkaria lan
eratorritzat joko da.
- "Erreprodukziotzat"
hartuko da lana hedatzeko edo kopia osoak nahiz zatikakoak egiteko aukera ematen
duen euskarri batean finkatzea.
- "Banaketatzat"
hartzen da jendearen eskura jartzea lanaren jatorrizkoa nahiz kopiak salmenta,
alokatze, mailegu edo beste edozein bidez.
- "Jendaurreko
hedapentzat" hartuko dira pertsona bakoitzari lanaren ale bana aurrez eman
behar izanik gabe, lana jendaurrean erakusteko egintza guztiak. Hedapena
ez da
jendaurrekotzat joko egintza etxe-esparru hertsian, edozein eratako hedapen-sare
baten barruan edo hari loturik ez badago egiten
denean. Baimen honen
ondorioetarako, jendaurreko hedapentzat joko da lana jendearen eskura ipintzea
bitarteko haridun nahiz hari
gabekoen bidez, eta horren barnean izango da lana
jendearen esku jartzea, jendeak nahi duen lekutik eta nahi duenean eskuratzeko
moduan.
- Lanaren
"ustiatzea" da haren erreprodukzioa, banaketa, jendaurreko hedapena eta
eraldaketa.
- "Datu
basetzat" hartuko dira besteren lanen bildumak, datuzkoak edo bestelako
elementu lokabezkoak, hala nola antologiak edota berez datu base esandakoak,
edukien hautapenagatik edo antolaeragatik sorkari intelektualak baldin badira,
eduki horien gainean bizirik egon daitezkeen eskubideak
baztertu gabe.
- "Baimenaren
osagaiak" dira baimenaren ezaugarri nagusiak, baimendunak egindako
hautapenaren araberakoak eta baimen honen izenburuan ageri direnak: Egiletza
aitortu (Aitortu), Merkataritza erabilerarik gabe (EzKomertziala), Lan
eratorririk gabe (LanEratorririkGabe).
2. Eskubideen
mugak eta erabilera zilegiak. Baimen honetan ez dira ezertan mugatu edo
gutxitu nahi jabetza intelektualaren eskubideen jabeak, Jabetza Intelektualaren
Legearen
arabera edota aplikagarri den beste edozein legeren arabera, bereak
baino ez dituen eskubideen legezko mugak, berdin dio muga horiek
erabilera
zilegien ondorio izan, adibidez kopia pribatuaren eskubidearena edo aipamen
eskubidearena, edo bestelako mugakizunen ondorio
izan, hala nola aleen lehen
salmentarena.
3. Baimen ematea. Baimen honetan adierazten diren betebehar eta
baldintzen arabera, baimendunak mundu osoaren esparruko baimena ematen du
(jabetza
intelektualaren eskubideen indarraldi osorako), ordainsari eskubiderik
gabekoa, ez esklusiboa eta mugagabea, eskubide hauen lagapena
eginez:
- Lana
erreproduzitu, banatu eta jendaurrean erakusteko eskubidea.
- Lana
elkarrekiko beste lan batean edo gehiagotan edota datu baseetan eransteko
eskubidea, eta erreproduzitzeko eskubidea elkarrekiko
lan horien edo datu base
horien zati den heinean.
- Lanaren
kopiak edo grabaketak, elkarrekiko lanen edo datu baseen zati gisa, banatu eta
jendaurrean hedatzeko eskubidea.
Adierazitako eskubide horiek
bitarteko eta formatu guztien bidez erabil daitezke, ukigarriak nahiz ukiezinak
izan, ezagunak nahiz
oraingoz ezezagunak izan. Aipatutako eskubide horien
barruan dago behar diren aldaketa teknikoak egiteko eskubidea, beste bitarteko
eta formatuetan erabili ahal izateko eskubideok. Baimendunak berariaz lagatzen
ez dituen eskubide guztiak erresalbatu egiten dira,
barne direla, azalpen gisara
baina ez hartara mugatuta, 4d atalean xedatutakoak.
4. Murrizketak. Baimen honek ematen duen eskubide-lagapena murrizketa
hauen mende dago mugatua:
- Baimen
honen baldintzen pean soilik erreproduzitu, banatu edo jendaurrean hedatu
dezakezu lana, eta baimenaren kopia edota URIa (Uniform
Resource Identifier)
erantsi behar diozu lanaren kopia edo grabaketa erreproduzitu, banatu edo
jendaurrean hedatzen duzun bakoitzean.
Ezin duzu lanaren gainean baldintzarik
eskaini edo ezarri, baimen honetako baldintzak edota lagapen-hartzaileen
eskubide erabilera
ezertan aldatu edo murrizten baditu. Ezin duzu lana
berbaimendu. Oso-osorik gorde behar dituzu baimen honi buruzko eta berme ezari
buruzko ohar guztiak. Ezin duzu lana erreproduzitu, banatu edo jendaurrean
hedatu lanaren eskuratzea edo erabilera baimen honetako
baldintzen aurka
kontrolatzen duten bitarteko teknologikoez. Aurreko hori ezartzen zaio
elkarrekiko lan batean edo datu base batean
erantsitako lanari, baina horrek ez
du esan nahi haiek baimen honen baldintzapean egon behar direnik, baimen honen
gai den lana alde
batera utzirik. Elkarrekiko lan bat edo datu base bat sortzen
baduzu, baimendunaren onespena jaso ondoren, kendu beharko dituzu elkarrekiko
lan horretatik edo datu base horretatik 4c paragrafoan eskatzen diren kredituak,
eskatzen zaizunaren arabera eta ahal duzun neurrian.
- Aurreko
3. atalean lagatako eskubideak ezin dituzu inolaz ere erabili xede edo joera
nagusia baldin bada merkataritza irabazia edo
diru ordainketa pribatua lortzea.
Lanaren trukean beste lan jabetza intelektualak babestutakoak eskuratzea,
fitxategiak partekatzeko
sistemen bitartez, ez da merkataritza irabazia edo diru
ordainketa pribatua lortzea xede edo joera nagusia duen jardueratzat hartuko,
baldin eta babestutako lan horien trukeari buruz ez badago inolako diru
ordainketarik.
- Zuk
lana, edota hura erantsita duen elkarrekiko lana edo datu basea, erreproduzitu,
banatu edo jendaurrean hedatzen baduzu, lanaren
jabetza intelektualari buruzko
ohar guztiak oso-osorik gorde beharko dituzu eta aitortu beharko
dituzu:jatorrizko egilea, erabiltzen
ari zaren bitartekoaren arabera zentzuzkoa
den eran, adierazirik jatorrizko egilearen izena (edo, hala dagokionean,
goitizena), emana
baldin bazaizu, eta aitorturik baita ere jatorrizko egileak
edota baimendunak hartarako izendatutako beste parteak (adibidez, erakundeak,
argitalpenak, aldizkariak) lege oharrean, erabilera baldintzetan, edo zentzuzkoa
den beste edonola; lanaren izenburua, eman baldin
bazaizu; zentzuzko era batean,
baimendunak bere lanari lotu nahi dion URIa (Uniform Resource Identifier),
baldin badu, betiere URI
hori jabetza intelektualaren oharraz edo lanaren
baimenaren informazioaz baldin bada. Ohar hori zentzuzkoa den edozein eratan
egin
daiteke, betiere elkarrekiko lanetan edo datu baseetan oharra agertzen bada
gainerako egileei buruzko oharrak agertzen diren lekuan
eta haien gisako
eran.
- Zalantzarik
egon ez dadin, baimendunak eman beharreko baimena baztertu gabe, batez ere
ikus-entzunezko lan bat denean, baimendunak
beretzat gordetzen du lanaren
ustiatze-eskubideak, bai bakarka bai eskubide-kudeaketako erakundeen bitartez
(adibidez, SGAE, Dama,
VEGAP), jasotzeko eskubidea, eta elkarrekiko lanetatik
edo datu baseetatik datozen eskubideak jasotzeko eskubidea, ustiapen horren
xede
edo joera nagusia merkataritza irabazia edo diru ordainketa pribatua lortzea
denean.
- Lana
datu base batean edo bilduma batean eransten bada, datu basearen jabeak edo
kudeatzaileak uko egin behar dio eranste horri lotutako
edozein eskubideri, lana
datu base horretatik erauzten denean, bakarka nahiz beste materialekin batera,
egin daitekeen erabilerari
dagokionez.
5. Erantzukizunei uko
egitea
BAIMENDUNAK LANA DAGOEN-DAGOEN ESKAINTZEN DU, ALDEEK BESTERIK ELKAR HARTZEN
EZ DUTEN BITARTEAN, ETA EZ DU INOLAKO BERMERIK EMATEN
LANARI BURUZ EDOTA BERTAN
EGON DAITEZKEEN AKATSEZ, ATZEMANAK IZAN EDO EZ. JURISDIKZIO BATZUETAN EZIN DIRA
BERME HORIEK SALBUETSI,
ETA AGIAN SALBUESPEN HORI EZ DA ZURETZAT APLIKAGARRI
IZANGO.
6. Erantzukizuna mugatzea.
APLIKATZEKOA DEN LEGEAK BERARIAZ ETA AGINDUZ HALA XEDATZEN EZ BADU,
BAIMENDUNA EZ DA ZUREKIKO ERANTZULE IZANGO, EDOZEIN TEORIA LEGALEN
ARABERA,
SORTUTAKO KALTEENGATIK, DIRELA OROKORRAK, DIRELA BEREZIAK (BARNE DIRA SORTUTAKO
KALTEAK ETA ESKURATU GABEKO IRABAZIAK),
HALABEHARREZKOAK ZEIN USTEKABEKOAK,
ZUZENEKOAK NAHIZ ZEHARKAKOAK, BAIMEN HONI EDO LANAREN ERABILERARI LOTURIK
SORTUTAKOAK, ARE BAIMENDUNARI
KALTE HORIEN AUKERAREN BERRI EMANA BALDIN BAZAIO
ERE.
7. Baimen amaiera
- Baimen
hau eta beraren ondorioz lagatako eskubideak beste gabe amaituko dira baimenaren
baldintza guztiak betetzen ez badira. Baimen
honen mende zuregandik elkarrekiko
lanak edo datu baseak jaso dituzten pertsonenedo erakundeen baimenak, ordea, ez
dira amaituko
pertsona edo erakunde horiek baimen honen baldintza guztiak
betetzen jarraitzen badute. Baimen honetako 1, 2, 5, 6, 7 eta 8. atalek
indarrean jarraituko dute baimen honen indarraldia amaitu arren.
- Aurreko
baldintza eta betebeharren arabera, baimen honen eskubide-lagapena betierekoa da
(lanari dagozkion jabetza intelektualaren
eskubideen indarraldi osorako).
Aurrekoa hala izanik ere, baimendunak beretzat gordetzen du lana beste baldintza
batzuetan hedatu
edo argitaratzeko eskubidea, eta noiznahi aldaratzekoa.
Nolanahi den ere, horrek ez du baimen hau amaitutzat harraraziko (ez eta
baimen
honen baldintzapean emandako edo eman beharreko beste baimenik ere), indarrean
jarraituko baitu ondorio guztietarako, aurrez
xedatutakoaren arabera amaitzen
den arte.
8. Orotarikoa
- Zuk
lana, edota hura erantsita duen elkarrekiko lan bat edo datu base bat, ustiatzen
duzun bakoitzean, jatorrizko baimendunak hirugarren
eta hurrengo baimen
hartzaileei eskaintzen die lanaren gaineko eskubide-lagapena, zuri emandako
baimenaren betebehar eta baldintza
berberetan.
- Baimen
honetan jasotako xedapenen bat baliogabea edo aplikaezina baldin bada legearen
arabera, horrek ez dio eragingo baimen honetako
gainerako baldintzen balioari
edo aplikagarritasunari, eta hitzarmen honen aldeek beste ezer egin behar izanik
gabe, xedapen hori
ezinbestekoa den neurrian birmoldatutzat joko da baliozkoa
eta betebeharrekoa izan dadin.
- Ez
da onartuko baimen honen xedapen edo baldintzaren bati uko egiterik, edo hura
urratzeko onespenik, uko egite hori edo urratze-onespen
hori ez badago idatziz
emana, eta uko egiten duen edo onesten duen aldeak
izenpetua.
- Baimen
hau aldeen orobateko hitzarmena da, baimenaren gai den lanari dagokionez. Ez
dago lanaren gaineko interpretaziorik, adostasunik
edo baldintzarik ezartzerik,
ez badaude baimen honetan berariaz zehaztuta. Baimenduna ez da zure
jakinarazpenetan ager daitezkeen
xedapen osagarrien mende egongo. Baimen hau
ezin da aldatu baimendunaren eta zure arteko adostasun idatziaz ez
bada.
Creative Commons ez da baimen honen partaide eta ez du inolako
bermerik eskaintzen lanari buruz. Creative Commons ez da zurekiko nahiz
besterekiko erantzule izango, edozein teoria legalen arabera, sortutako
kalteengatik, barne direlarik, baina ez bakarrik, kalte orokor
zein bereziak
(barne dira sortutako kalteak eta eskuratu gabeko irabaziak), halabeharrezkoak
zein ustekabekoak, baimen honi loturik
sortutakoak. Aurreko bi (2) perpausetan
adierazitakoa hala izanik ere, Creative Commons berariazko baimendun gisa
identifikatua baldin
bada, baimendunaren eskubide eta betebehar guztiak izango
ditu.
Lana Creative Commons-en baimen publikoaren mende baimenduta dagoela jendeari
adierazteko xede mugatuaz gain, inork ez du erabiliko
«Creative
Commons» marka erregistraturik, edo «Creative Commons»-ekin
lotutako beste marka erregistratu edo ezaugarririk,
hark berariaz onespenik eman
gabe. Baimendutako erabilera guztiak «Creative Commons» marka
erregistratua erabiltzeko une
bakoitzean indarrean diren jarraibideen arabera
egingo dira, haren webgunean argitaratu edo aurrez eskaturik ematen diren
neurrian.
Creative Commons-ekin harremanetan jar zaitezke hemen: http://creativecommons.org/.
WorldLII:
Copyright Policy
|
Disclaimers
|
Privacy Policy
|
Feedback
URL: http://www.worldlii.org/int/other/PubRL/2005/107.html